ZER DA HAU?
Urte oso bat bizikletaz bidaiatzeko eta berriz ere argazkiak egiten gozatzeko erabakia hartua nuen.
IDEIA: HONG-KONGdik ETXERA!
Nondik baina, bideak erakutsiko dit bidea. Eta gogoaren eta eguaraldiaren arabera, batetik edo bestetik!
ETA LAGUNEKIN HARREMANA EZ ETETEKO
Eta bitakora moduko bat neure buruarentzat... eta ama lasai egoteko, hona hemen blog txiki hau.

Montanas vacias 2020....
Irailaren hasieran, eta Indiatik bueltan, Ziordian 15 egunetako itxialdia egin behar izan genuen hiru bidaiariok.... Hor, hitz egin, bapo jan, asko edan, kirol pixka bat egin.... eta bidaien inguruan solasaldi asko izan genituen. Horien artean 2020an modan jarri den Montañas Vacias delako ibilbidea egin behar genuela erabaki genuen. Erakargarria eg...
Read More
Risihkeshetik Ziordiara....
Ba horixe... Ziordian gaudela 3 bizikleteroak.... Hona zelan ailegatu gara baina? Risihkesh herrian harrapatu ninduen itxialdiak, eta egun batzuk geroago Nafarroan bukatu dugu.
Aipatu bezala, azken egunak bertan ezagututako Alvaro “Rodamundu”rekin, kirola, yoga, kozinatzen.... eta argazkilaritza eta bidaien gainean hitz egiten eman ditugu. @Rodamu...
Read MoreRisihkeshen itxialdia....
Kaixo lagunok...Aspaldi blog honetan ez nuela idazten, eta azkeneko egunotan honen inguruan bueltaka aritu naiz. Benetan merezi du orain artekoa kontatzen jarraitzeak? Jendeak badu buruan gauza garrantzitsuago batzuk: lagunak, familia, egunerokoari aurre egitea, itxialdia, lana...
Baina azkenik erabaki dut baietz, azkeneko sarrera ez, baina bidaia...
Read More
Indian ere, birusarekin dantzan
Herrialde hauetan, baina, bizitza eta erlijioa batera doaz, eguneko zeregin guztietan, jarreretan, ekintzetan.... onerako zein txarrerako. Beste era batera bizi dute, eta hori ikusten da bazter guztietan, goizaldetik gaua arte!Sighk erlijioa kuriosoa da, batez ere dituzten ohiturak... beraien artean dituzten “apaingarri erlijiosoak”. 5 dira guztira...
Read More
Handia da India!
Handia da India! Aurten hirugarren aldiz sartu naiz Indiara, eta estatu bakoitzak berezko herrialdea dela ematen du...
Nepalen azken egunak tigre eta elefanteen artean igaro ditugu. Bardia parke naturalean lo egin izan dugu, abandonatutako etxe zahar baten, ez leihorik ez aterik, soilik hormak. Eta horrek ez zuten nahiko ematen horrenbeste kartele...
Read MoreZergatik bidaiatu?
Sarrera hau ezohikoa izango da bloga jarraitzen duzuenontzako, seguruenik. Bidaiaren gainean ez da. Behintzat ez pasadizorik, ez lekurik, ez loturarik, ezta argazkirik ere ez. Orduan, zertarako idatzitakoa irakurri? Ba bidaia bat leku batetik bestera joatea baino sakonagoa delako, eta behingoagatik bada ere, sakonago arituko naiz. Edo behintzat sai...
Read More0
herrialde
0
+ km
0
+ irudi
0
hilabete