Txina

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta

Egunak lasaitasunez pasatu ditut, Txinako Guanxi herrialdea apur bat ezagutzen. Txina eta txinatarrak ezagutzeko hainbat bizitza behar direla esango nuke.

Neuk, ikusi dudanarekin gustora! Uste nuena baino askoz ere errezagoa eta lasaiagoa izan da dana. Txinatarrak, guretzako ohitura eta izaera arraroa izan dezaketen arren, ni oso ondo sentitu naiz beraiekin. Aurreiritzi guztiak deuseztatuta, banoa Vietnamerantza.

Muga zeharkatzeko eguna, urriak 1, Txinako Errepublikaren 70. urteurrena... saiatu naiz zeozer topatzen, desfileren bat edo... baina Mong Cai herrian goizeko zortzietan diskurtso bat baino ez da egon eta ez du ematen ez jai eguna denik, ez beste ezer ospatuko denik. Telebista kate gehienetan, hori bai, Beijinen dagoen desfile militarra etxe eta hotel guztietan jarrita, eta banderolak nonahi: handiak, txikiak, erraldoiak...

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta

Egun batzuk eman ditut hirietan, Canton eskualdean Canton hiriraino.... eta ezin dut gehiago. Porlana eta porlana besterik ez dut ikusi orain arte, eta bidaia hasteko ez da ez motibagarriena. Hiri handiak dira, 12 milloi biztanletik gorakoak batzuk, eta natura parkeetan bakarrik ikusi ahal da.... Beraz, erabakia hartu dut, aurreikuspenetan ez neukan arren... Autobus bat Guanxi herrialdeko Guillin herriraino.

Ez daukat oso gustoko bizikleta autobusean sartu behar izatea... normalean bizikletagatik asko kobratzen dute, eta bestetik, aukera galtzen ari naizenaren sentsazioa dut... baina inon ezin akanpatzeak eta adreilu eta metalezko baso honetatik ateratzeko gogo bizia sartu zait.... beraz, banoa....

Izarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaitutaIzarra desgaituta
Aurreko egunean hotel eder baten atsedena hartu ostean, eta aurreko eguneko atsekabea atzean utzita, bizikletan egin beharreko konponketak egin eta goizean goiz garajera jaitsi naiz bizikletaren bila. Hor zegoen, Mercedes, Tesla, Ferrari eta abarren artean nire bizikletatxoa, harro eta prestua!

Erreka ondotik igaro naiz, bidegorritik, eta oraingoan bai, larunbata izanda, txirrindulari pilo bat ikusi ahal izan ditut. Eskertzekoa da, zure abidura berean mugitzen denarekin mugitu ahal izatea, patxadaz, presa barik, ailegatu ailegatuko garelako, norbera bere helmugara, eta beste batzuk mugarik gabe, gorputzak eskatzen eta esaten dionaren arabera... nire kasuan esaten didanaren arabera izan beharko da. Helburu errealak jarriz, gaurkoan 50 kilometro inguru egiteko erabakia hartu dut.

Niri buruz

Kaixo, Asier naiz, eta Hong-Kongetik Ortuellara bizikletaz joateko asmoa dut. Lehenago beste bidaia batzuk egin ditudan arren, hauxe beste kontu bat da!
AEKn  azken 13 urtetan ibili eta gero, urtebete hartu dut amets bat betetzeko.
44 urte ditut, eta Ortuellan dut etxebizitza. Bizilekua, momentuz ... bizikleta!

Azkeneko berriak