Aspaldi izan zela esan nezake, aspaldi igarotako mendiak atzean utzita, aspaldi izandako azken abentura. Edo azken-aurrekoa behintzat, inoiz ez baitdakizu...
Bakoitzak bere kaxara bidaiatzen du, bakoitzak nahi edota ahal duen moduan gauzak ikusi, dastatu.sentitu, mamitu... egiten du. Nik hori dana egiteko bizikleta aukeratu nuen. Zergatiak asko dira, eta denborarekin apurka apurka aldatzen joan dira. Txokotxo honetan nire bizipenak, sentipenak, pentsakerak, burutazioak, pasarteak.... topatuko dituzu, era zuzen eta erraz baten kontatutakoak, bizi izan ditudan moduan,alegia.
Eta irudiak. Irudi piloa. Azken urte hauetan argazkiak ateratzeko egarriz banintzen ere, bidaiak balio izan dit egarri hori baretzeko. Baina oraindik ere enaz ase. Orain gustua hartu diot, hittzekin kontatu ezin dudana irudiekin kontatzeko.
Eta horrela, behintzat, bidaia eta abentura honen zati garrantzits u bat izango zarete.
Eta zelan ez, familia eta lagunok nirekin datoz, egunero, elkarri animoak ematen, bakoitzak aurretik (eta atzetik) dituen mendate, aldapa, eta egun aldrebeztuak hobeto pasatzen laguntzeko
Bi¡daiatzen hasi nintzenetik beti izan dut oso gustoko merkatuetara joatea. Baina ez turistentzako apaintzen dituzten usain goxoko merkatu koloretsu eta ponposoak,ez. Herri txikietako merkatuak ditut maite. Hortxe, batzuetan eroso, besteetan ez horrenbeste, gauza harrigarriak topatu izan ditu.
Eta ez hori bakarrik. Herrialde bat ezagutzeko beraien merkatuetan orduak eta orduak pasatu behar direla uste dut. Horrela, sal-erosketen artean, herrialde, hiri eta herri bakoitzeko benetako pultsoa behintzat igerri ahal izango dudala uste dut. Eta gehienetan, oso oso dibertigarriak iruditzen zaizkit!
HERRIALDE
EGUN BIZIKLETAZ
IRUDI
KILOMETRO
This site was created with the Nicepage