Irteera arin hau beste edozein bezala hasi zen.... "Alvaro, zer moduz? Bizikleta hartzen al duzu? Ni banago kokoteraino eta ahal bezain laster alforjak jarriko ditut, baina ez daukat planik...." eta handik egun batzuetara, @Rodamunduren erantzuna..... 4 egunetako mendi buelta bat, Palentziako mendietan.
Eta esan eta egin. Alvaro familiarekin egun batzuk pasatu zituen eta Aguilar de Campoon elkartu ginen, herriko plazan, eta zer edozer bazkaldu ostean mapari begira jarri ginen. Abiapuntua Salinas de Pisuergan jarri genuen. Bizikletak deskargatu, ura hartu, azkeneko begirada, eta aurrera! Nabaria zen presa, urduria eta gogoa.... horrenbestekoa zen zeren gauza batzuk autoan utzi genituen, tartean gauetan horren beharrezkoa den "lumas" txaketa berotxoa.... Gure patua da, beti gabiltza, biok, gauzak galtzen eta bilatzen... gure estiloa dela ematen du.
Laster hasi ziren aldapak, bidexkak eta bizikletari bultzakadak.... horrelakoa da mendia.... baina azkenean lehenengo eguneko ibilbideak opari politak ekarri zizkigun: aspaldi ikusitako ilunabar politenetariko bat, espero ez genuen aterpe ederra, hartz baten markak, eta azkenik otso bat ikusi ahal izan genuen! Oso zaila izango zen hurrengo egunetan hori gainditzea...
Baina bideak bazituen guretzako sorpresa gehiago, eta inguruaz gozatu genuen... Curavacas gure zain zegoen, eta Pinedako bailara, bere erreka garbiarekin....
Azkeneko eguna, laugarrena alegia, Aguilarreko urtegian “bueltatxo” bat emateko gorde genuen, guk aipatu bezala, “hankak apur bat askatzeko”.... jejeje inozo bikotea gurea!. Ondoan, lo egiten, Burgosko emakume bi jarri ziren, eta “Camino románico palentino” egiteko asmoa zutela azaldu ziguten. Eta guk ez dugunez ezetz esateko ohitura handirik, harantz abiatu ginen. Hankak askatzeko gorde genuena 58 km-ko ibilbide luzea bilakatu zitzaigun. Baina beti bezala gozatzen.... azkeneko kilometroak izan ezik! Horiek beti daude soberan!!!
Gozatu dugu, eta etxetik pare bat ordura dagoen Palentziako mendiek aukera asko eta asko ematen dituzte, bai oinez, bai bizikletaz gozatzeko. Eta ze demonio, ederra da horrela bizitzea!