Aurreko egunean hotel eder baten atsedena hartu ostean, eta aurreko eguneko atsekabea atzean utzita, bizikletan egin beharreko konponketak egin eta goizean goiz garajera jaitsi naiz bizikletaren bila. Hor zegoen, Mercedes, Tesla, Ferrari eta abarren artean nire bizikletatxoa, harro eta prestua! Erreka ondotik igaro naiz, bidegorritik, eta oraingoan bai, larunbata izanda, txirrindulari pilo bat ikusi ahal izan ditut. Eskertzekoa da, zure abidura berean mugitzen denarekin mugitu ahal izatea, patxadaz, presa barik, ailegatu ailegatuko garelako, norbera bere helmugara, eta beste batzuk mugarik gabe, gorputzak eskatzen eta esaten dionaren arabera... nire kasuan esaten didanaren arabera izan beharko da. Helburu errealak jarriz, gaurkoan 50 kilometro inguru egiteko erabakia hartu dut.
Hasiera gogorra izan nuen, eta bigarrenez gaizki sentitzeak ez lidateke onik egingo, beraz, eta presarik ez dudanez... patxada ederrean noa! Gaurko helmuga, Shenzen, Txinako aldean, muga bizikletaz zeharkatuz. Informazioa bilatu dut, baina ez dut ezer topatu (oinez bai, baina bizikletaz ez...) Ez dira kilometro asko nagoen lekutik, 26 bat, eta oso goiz denez, 11:00ak aldera ailegatuko naiz, dana ondo badoa... eta badoa. 11:30ean mugatik 2 kilometrora nagoenean, eta bidea topatu nahian, bertako batek ohartu nau... autopistaz bakarrik ailegatu ahal da, eta baimendutako gailuak: kotxeak eta autobusak soilik! Autobusa bertan dago, lanzadera moduko bat, baina... bizikletarik ez dute onartzen. Atzera egin behar dut, 5 kilometro eta trena hartu, Sheung Shuin. Herrian tren geltokia bilatu (Maps.me salbatzailea!), aurreko gurpila kendu, besapean sartu, eta ekilibrioak egiten trenean sartu naiz. Lok Ma Chau Station-en gelditu (parada bakarra da) eta hortxe dago muga zeharkatzeko kontrola.... arazo barik, aurrera!!!! Txinara ailegatu bezain pronto bi kontuk harreta deitu didate: 1- Txinatarrak oso oso atseginak dira Hong-Kongdarren ondoan. Irribarrea ezpainetan eta ingelesa ez dakiten arren (eta horregatik lotsatu ere) laguntzeko prest daude.... eskerrak! >2- Ez dago trafiko zaratarik!!!!! Kotxez eta motorrez gainezka, baina zaratarik ez.... elektrikoak dira ia ia gehienak!!!! Asian kontrakoa izan ohi da, trafiko zaratatsua, desatsegina gehienetan, poluzioa gainezka... baina hemen bakea! Beno, bakea.... gutxi gorabehera...
Antza, Txinak hirietan dagoen poluzioa (eta zarata) arazoari aurre egin zion eta dirulaguntzak jarri zituen jendearen esku motorrak zein kotxe elektrikoak eskuratu ahal izateko. Eta Vietnam, India edo Indonesiarekin konparatuz, ikaragarri igertzen da!
Txinan, inguru honetan behintzat, trafikoa lasaia da... Beno, ia azaltzen naizen.. Kotxe pilo bat dago, eta gehienetan seinaleak eta norabideak errespetatzen dituzte... normalean.... beti ikusi ahal duzu kotxeren bat kontrako norabidean lasai asko bidea apur bat laburtzeko, motor elektrikoak... horiek nahi dutena nahi duten lekutik egiten dute.... espaloitik, kontrako norabidetik, autopistan erdiko errailetik, zebrabidetik.... Anarchy! Baina oso motel gidatzen dute, eta ia klaxona jo barik elkarri pasatzen uzten diote, eta jotzen badute aurreratuko zaituztelako da, eta oso ongi dago, zeren ez zaie hurbiltzen apenas entzuten! Eta horrela eman dut lehenengo eta bigarren eguna... Hosteletik hostelera eta hiritik atera ezinik.... dana dago eraikinez josita, eta herri bat bestearekin lotzen da, beraz, ezin inon akanpatu. Eta hobeto! Monzoia abisatu barik ailegatu zen atzo, eta ikaragarria izan zen! Eskerrak Hostel merketxo baten egon nintzela, gaur bezala, babesean! Gaurkoan bitxikeria bi gertatu zaizkit... denda txikietara sartu ohi naz beti, bertako asko dauden denda edota jatetxetara sartzeko ohitura dut, ustez barruan daukatena ona edota merkea izango delakoan... eta normalean asmatu egin izan ohi dut. Lekua hutsik ikusten badut... nahiago dut bilatzen jarraitu Beno, ba lehenengoan, freskagarri bat eta zeozer goxoa erosteko sartu naiz, eta dendaria saiatu da nirekin hitz egiten, eta tabakoa eskaintzen... barre batzuk bota ditugu, neuk bakarrik KAIXO txineraz dakit esaten eta berak ez zuen HELLO ere esaten... baina azkenean elkar ulertu dugu . Bigarrena, bazkaltzeko orduan izan da. Hanburgeseria moduko batera sartu naiz (dana txineraz eta ezin ezer ulertu) eta platerrik merkeena eskatu dut (dirua arin dihoa hemen bestela) eta ordaintzeko orduan... zerbitzariak gonbidatu nau! Eta ez hori bakarrik, neuk eskatutakoaz aparte... oilasko fijitu txiki oso bat jarri dit! Bapo janda ia lokartu egin naiz mahaiaren gainean! Gustatzen zait Txinako jendearen izaera.. ez dute maltzurkeriaz edo gaizki begiratzen... kuriositatez eta irribarrez, HELLO! agurtzen dute, seguruenik gehienek dakiten apurra izango delako... Neu ere antzerako nabil, beraz, berdinduak!